XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3.-
Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak babesturik eta Siadeco-k bertan biziki eskuhartzen zuelarik,
Azterketa hau, gipuzkoar baserriaz oraindainokoan egin den osoena da.
Halere, badu alde txar bat lan honek: Goiherri bailara ez duela berariz aztertzen.
Gure bailararen zati bat Oria Garai bailararen estudioarekin batera ematen bait da, eta bestea, Urola Garaiaren estudioarekin.
Hori horrela delarik eta Goiherriz ikusmolde oso bat izatearren, aipaturiko
4.-
Goiherriko udal edo herri guztiak aztertzen ditu, Abaltzisketa eta Legorreta aparte.
Datoak 1970ekoak dira.
Dokumendu horietaz baliatu gara funtsean; ez dira, ordea, bakarrak.
1.0.2. Tamaina nagusienak Beste atal batzuetan emandakoa bide dela, ezagunak ditugu jadanik Goiherri bailararen hesparru eta lur tamaina, osatzen duten 19 udalei gagozkielarik.
Bailararen lur eremua Zati honetako datoak, geografi zabaleroari buruz, Katastrotik hartu ditugu, eta laborantza hesparruari buruz, berriz 1972koTamaina hauen xehetasunak, udal bakoitzeko, 0.1. kuadroan datoz.
Kuadro horretan ageri denez, Goiherriko geografi zabaleroak 29.399 Heka. ematen du; Probintziari buruz, Aralar Mendikatea eta Altzaniako Partzoneria kontutan hartu gabe, %15 ematen du.
Zernahi moduz, puska handia dagokio Goiherriri Gipuzkoako geografi zabaleroan.
Laborantza aldetik, lur landuaren aldetik alegia, ez da, ordea, hain garrantzizkoa Probintzia osoari buruz.
Eta lehen aipatuak ditugun artzantzarako diren herri-lur horiek erasten badizkiogu, lur landugabea erlatiboki aski nagusiagoa dela agertuko zaigu.
Zenbaturiko lurraren ondoan lur landuak ematen duen ehunekoa kontsideratuz gero, Probintziako bataz bestekoa baino beherago gelditzen da Goiherriko ehunekoa, bailaran hainbat mendi delako, hain zuzen.